This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Ekanban-ek “La servitización, una oportunidad de negocio más allá del producto” jardunaldiko mahai-inguruan parte hartuko du.
3 October, 2019 | Bloga
Gipuzkoako Bazkundearen eskutik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren kolaborazioarekin, datorren urriaren 29an “La servitización, una oportunidad de negocio más allá del producto” jardunaldia ospatuko da Donostiako Teknologia Elkartegiko Eraikin Nagusian.
Gaur egun bezeroek geroz eta gehiago exijitzen dute, eta euren beharrei dagozkien konponbide zehatzak nahi dituzte. Egoera honen aurrean, zerbitzugintzak posizionamendu estrategikoa eta lehiakortasun abantaila eskaintzen ditu.
Jardunaldi honetan zehar gure inguruko enpresen kasu errealak ezagutzera emango dira, eta zerbitzugintza estrategiaren gako nagusiak, aukerak eta erronkak ere jorratuko dira. Gainera, mahai inguru bat ere burutuko da, non ekanban-ek, Jon Solis-en eskutik, parte hartuko duen.
Bertaratzea doakoa da eta izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Beraz, zuen interesekoa delakoan bazaudete, ez zalantza egin eta burutu inskripzioa hurrengo link-aren bitartez: https://www.gipuzkoatic.eus/eu/inskripzioa
Zuen zain gaude!
Eskerrik asko.