HARDWAREA

HARDWAREA

Ekanban-en funtzionamendurako, ezinbestekoa da bezeroek hornitzaileei beren kontsumoen berri denbora errealean ematea.

Nola?

Hornitzaileak materiala identifikatzen du, QR edo RFID sistema-etiketen bidez. Bezeroak etiketen irakurketa egiten du kontsumo bakoitzean. Irakurketa egiteko bi modu daude:

  • QR sistemaren kasuan, bezeroak kodea irakurtzen du telefono adimendun baten bidez.
  • RFID sistemaren kasuan, irakurketa automatikoki egiten da RFID antenei esker.

1. Telefono adimenduna: mugikorreko aplikazioa (QR)

Ekanban-ek, BATURArekin elkarlanean, garatutako mugikorrerako aplikazioa da, eta haren helburu nagusia da QR etiketak eskaneatzea eta irakurketak Ekanban-en zerbitzarira bidaltzea, kontsumoen informazioa emateko.

Eginbideak:

  • Kontsumituko den etiketako QR kodea eskaneatu eta jasotako informazioa zerbitzarira bidaltzen du.
  • QR kodea eskaneatuz edota eskuz sartuz, erreferentzia-fitxa kontsultatzeko aukera ematen du  (datu historikoak, egoera, kontsumoak, optimoak…)
  • Azken bidalketetako emate-agirien informazioa bistaratzen du.
  • Erreferentzia bakoitzaren egoera kontsulta daiteke: biltegiko stock-a, prestatzen ari den materiala, garraioan dagoen materiala eta kontsumitutakoa.

2. RFID

Zer da RFID teknologia?

RFID ingelesezko siglak Radio Frecuency Identification (euskaraz, irrati-maiztasun bidezko identifikazioa) esan nahi du. Urruneko datuak biltegiratu eta berreskuratzeko sistema da, horretarako RFID etiketak edo tag direlako gailuak erabiltzen dituena.

Zalantzarik gabe, RFID teknologia beste aurrerapauso bat da identifikazio automatikoko teknologien arloan. Gainera, aukera gero eta hobeagoa da barra-kodea ordezkatzeko.

Funtzionamendua honetan datza: objektu bati atxikita dagoen RFID etiketa batek, hari buruzko datuak eduki ohi dituenak, irrati-seinale bat sortzen du datu horiekin. RFID irakurgailu batek seinale hori atzeman eta irakurtzen du, eta, ondoren, RFID erabiltzen duen ‘middleware’ delako berariazko aplikazioari helarazten dio.

Itsasgarri baten antzeko gailua da, eta produktu bati atxikitu edo produktuan gehi daiteke. Gailu horiek RFID hargailu batetik irrati-maiztasun bidezko eskaerak jasotzea eta erantzutea ahalbidetzen duten antenak dituzte.

Nola funtzionatzen du teknologia honek?

RFID sistema pasibo baten kasuan, RFID etiketa irakurgailuak sortutako irrati-maiztasuneko eremutik igarotzean aktibatu egiten da. Etiketak eskatutako informazioa bidaltzen du, eta irakurgailuko antenak erantzun-informazioa hautematen du. Irakurgailuak informazio hori atzematen du, eta middleware-ari edo datuak prozesatzeko azpisistemari bidaltzen dio.

RFID sistemak hiru osagai ditu:

  • RFID irakurgailua edo transzeptorea: Antena batek, transzeptore batek eta deskodegailu batek osatzen dute irakurgailua. Irakurgailuak seinale batzuk bidaltzen ditu antenaren bidez, eta etiketa bateko seinalea atzematen duenean, informazioa erauzi eta datuak prozesatzeko azpisistemara eramaten du. Etiketa pasibo bat irakurtzen denean, seinale horiek energia ere transmiti dezakete. Irakurgailu batzuek, gainera, modulu programatzaile bat daramate, eta hari esker etiketetan, eginbide horrekin bateragarriak direnetan, informazioa idatz dezakete.
  • Datuak prozesatzeko azpisistema edo Middleware: Datuak prozesatzeko eta biltegiratzeko baliabideak ematen ditu. Zerbitzari batean, irakurgailuaren eta enpresa-aplikazioen artean, dagoen softwarea da. Datuak iragazten ditu, aplikazio haietara informazio baliagarria bakarrik bidaltzeko. Batzuen batzuk irakurgailu-sarea ere kudea dezakete.
  • RFID etiketa, transpondedorea edo tag: Antena batek, transduktore-irrati batek eta mikrotxip batek osatzen dute RFID etiketa. Antenaren zeregina txipari etiketaren identifikazio-informazioa transmititzeko baimena ematea da. Txipak, giza begirako gero eta ikusezinagoa denak, barne-memoria bat dauka identifikazio-zenbakia eta, kasu batzuetan, ereduaren araberako datu gehigarriak ere biltegiratzeko.

Ekanban RFID gailuak:

Ekanban-ek, EMBEBLUErekin lankidetzan, bere RFID gailuak garatu ditu: 3M eta 9M.
Horrez gain, CAENRFID irakurgailu bat abiapuntu hartuta, RFID ekipo bat garatu du: RFID armairua.

3M gailua:

Gailuaren funtzionamendu orokorra inguruan dauden UHF etiketen irakurtzean eta
etiketa horietako informazioa web zerbitzu batera bidaltzean datza,
geroago zerbitzu horrek stock-a kontrola dezan. Horretarako, gailuak honako osagai hauek ditu:

  • RFID gailua + UHF etiketak irakurtzeko antena(k)
  • GPRS modulua + etiketen informazioa eta gailuaren egoera dagokion web-zerbitzura bidaltzeko antena.
  • Gailu osoa kudeatzeko eta funtzionamendua ahalbidetzeko mikrokontrolagailua
  • Hiru RGB (Red-Green-Blue; GBU: Gorria – Berdea – Urdina) LED, gailuko GPRS eta RFID osagaien funtzionamenduaren egoera bereizita adierazteko.
  • Flash-memoria, parametroak eta ezarpenak biltegiratzeko, baita kode (firmware) berri eskuragarriak ere.

Hori guztia, neurrira diseinatutako karkasa baten barruan bateratua.

Ezaugarri nagusiak:

  • Maiztasuna: UHF (865-868 MHz)
  • RFID antenak: 1
  • Irrati-maiztasuneko potentzia altuena: 27 dbm
  • Gehieneko irismena: 3 m
  • GPRS konexioa
  • Urruneko birprogramatzea/birkonfiguratzea

9M gailua:

3M eta 9M gailuen funtzionamendua antzekoa da; haien arteko alde nagusia da 9M gailuak 4 antena konektatzeko (kanpoan) aukera ematen duela, eta potentzia handiagoa daukala; horrela, irismen luzeagoak lor daitezke.

Ezaugarri nagusiak:

  • Maiztasuna: UHF (865-868 MHz)
  • RFID antenak: 1 – 4
  • Irrati-maiztasuneko potentzia altuena: 31,5 dbm
  • Gehieneko irismena: 9 m
  • GPRS konexioa
  • Urruneko birprogramatzea/birkonfiguratzea

RFID armairua:

Ekipo hau arku motako RFID instalazioetarako diseinatu da, ate edo igarobide batetik sartu edo irten den guztia kontrolatzeko.
Osagai nagusiak:

  • CAENRFID Ion – R4301P irakurgailua.
  • CAEN sarrera/irteerako kontrol-gailua.
  • RFID antenak konektatzeko bi ataka.
  • Ekipoaren egoera eta funtzionamendua adierazteko hiru LED argi.
  • Etenik gabeko elikadura, argindarraren horniduran arazoren bat gertatzen denean funtzionamendua bermatzeko.
  • Mugimendu-sentsorea (aukerakoa). Irakurketak mugimendua hautematen denean bakarrik egiteko.

Hori guztia 500x400x200 mm-ko armairu elektriko batean.

Ezaugarri nagusiak:

  • Maiztasuna: UHF (865-868 MHz)
  • RFID antenak: 1 – 2
  • Irrati-maiztasuneko potentzia altuena: 32 dbm
  • Gehieneko irismena: 9 m
  • GPRS konexioa.
  • Mugimendu-sentsorea.

ESKA EZAZU ORAIN DOAKO AHOLKULARITZA ETA DEMO-SAIOA

Bete inprimakia zure datuekin, eta, 24 ordu igaro baino lehen, mezu elektroniko bat bidaliko dizugu aholkuak eman eta demoa probatzeko, doan eta konpromisorik gabe.
  • Ezagutu ezazu ekanban zerbitzua.
  • Parteka itzazu zure beharrak ekanban-en profesionalekin.
  • Jaso zure beharren araberako aholkularitza pertsonalizatua.
  • Lor ezazu doako demoa bi hilabetetan zehar. Demoan zer dago:
    • RFID box bat.
    • RFID etiketak (100 ale).
    • Bistaratze-plataformarako sarbidea.

Hori guztia barne ekanban bat proba dezazun.

Lortu demoa doan eta konpromisorik gabe