This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Guri buruz
Mondragon Taldeko Orkli S. Coop. enpresa da Ekanban-en sorgunea. Fabrikazio-industriaren sektoreko enpresa da Orkli, eta berogailuetarako, etxeko ur berorako, ur-berokuntzarako eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak ekoiztu eta merkaturatzen ditu. Hala, haren produktuei balio erantsia emateko asmoz, ekanban zerbitzua ematen hasi zen.
Zergatik ekanban?
Orklik ibilbide luzea dauka fabrikazioaren sektorean, eta arazo bat antzeman zuen hornidura-katean zehar. Askotan, informazio-fluxua ez zen kalitate onekoa, eta horrek bezeroaren beharrak zehaztasunez ezagutzea galarazten zion. Ondorioz, zaila zen ekoizpena eta hornidura planifikatzea, eta hornidura-kateko materialaren fluxuari ere eragiten zion horrek. Hortaz, Orklik ekanban tresna garatzea erabaki zuen, hornidura-katearen fluxua optimizatzeko gai zen tresna digitala, alegia. Horri esker, gaur egun Orklik kalitatezko hornidura bermatzen du, eta bezeroari behar duen materiala eskaintzen dio, behar duen kopuruetan eta behar duen unean bertan.Tresna digital hori ezartzean, agerian geratu da bezeroari emandako zerbitzuaren kalitatea hobe daitekeela. Horregatik, orain arte Orklik eskainitako zerbitzu osagarria zen hori gure enpresaz haraindi doan negozio bilakatu dugu, industria sektoreko edozein enpresari irtenbideak emateko.Ekanban taldea
Neurrira egindako soluzioak garatzen eta bezeroen esperientziak optimizatzen adituak gara.