SmartCoNeT 2021eko Berrikuntzaren Goi Bilera Globalean

13 May, 2021 | Orokorra

2021eko maiatzaren 18tik 20ra “2021eko Berrikuntzaren Goi Bilera Globala” ospatuko da.

Goi-bilera hau enpresek eta berritzaileek ezagutzak partekatzeko eta trukatzeko, harremanak ezartzeko, lankidetzan aritzeko eta etorkizunean enpresak hazteko aukerak bermatzeko nazioarteko topaleku bat da.

Testuinguru honetan, Festok, Eureka Clusterrek antolatutako SmartCoNeT nazioarteko proiektuko gure bazkide kolaboratzaileak, gaur egun gauzatzen ari garen lankidetza-proiektuari esker lortu diren emaitzak eta konponbideak ezagutzera emango ditu.

Ekitaldia zuzenean emango dute Grazetik, Austriatik, eta parte hartzea doakoa da.

Erregistratu esteka honetan: https://gis2021.b2match.io/

Berrikuntza asko dituzu zain!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *