Aholkularitza
Ekanban-en helburua hornidura katearen kudeaketarako tresna digital bat eskaintzea baino haratago doa.
Ekanban-en zerbitzu paketeak aholkularitza zerbitzua barneratzen du, bere helburu nagusia enpresaren arazo eta beharrak ezagutu eta horrela neurrira egindako soluzioak eskaintzea izanik.
Aholkularitza zerbitzu honek ondorengoa barneratzen du:
- Enpresara bisita, bezeroaren errealitatea eta beharrak ezagutzeko: balio katea, produktu mota, erreferentziak, kontsumoak… inguruko ezagutza.
- Neurrira eginiko soluzioaren garapena: ekanban erreferentzien aukeraketa, zirkuituen neurriaren zehaztapena eta kontsumo puntuen definizioa.
- KPI eta hobekuntza potentzialaren definizioa.
- Etiketatze eta etiketen inprimatzerako aholkularitza eta preskripzioa.