SOFTWAREA – BISTARATZE-PLATAFORMA
Ekanban-en bistaratze-softwarea online plataforma bat da, eta haren bidez erabiltzaileek begirada batean ikus dezakete erreferentzia guztien egoera orokorra, eta baita ekanban-en erreferentzia bakoitzarena ere.
Ekanban plataformaren ezaugarriak:
- Bateragarria arakatzaile hauekin guztiekin: Chrome, Firefox, Safari, Microsoft Edge eta Opera.
- Web-aplikazio dinamikoa eta azkarra, interfaze arin eta ultrabizkorrekin.
- Responsive edo hainbat gailutan erabiltzeko modukoa. Edozein toki eta gailutik atzi daiteke, noiznahi.
- Sistema irmoa, etengabeko eskuragarritasun-maila altua bermatzen duena.
- Hirugarrenen ERP edo softwareekin integratzeko prestatuta dagoen plataforma.
- Plataforma kontrol-panelduna. Kontrol-panelaren bidez bai ekanban-eko administratzaileak bai azken erabiltzaileak aldaketak egin ditzakete, baita beren erreferentziei eta zirkuituei dagozkien datuak editatu ere.
- Business Intelligence modulua barneratua daukan plataforma. Plataformak BI dauka; beraz, datuen analisi aurreratua egin daiteke, eta bezeroari erabakiak modu errazagoan hartzeko aukera ematen zaio.
- Tresna honek azken erabiltzaileari haren erreferentzia guztiak ikusgai jartzen dizkio, grafikoen eta KPIen bidez.
- Erabiltzaileak, atzi ditzakeen grafiko- eta KPI-zerrendaren artean aukera eginez, informazio-panelak nahierara konfiguratzeko aukera dauka.
- Horrez gain, analisi-tresnak txostenak egiteko aukera ematen du.