INPRIMAKETA ETA ETIKETATZEA
Ekanban sistemak behar bezala funtziona dezan, materiala inprimatzea eta etiketatzea punturik garrantzitsuenetakoa da.
Hautatutako irtenbidearen arabera, ekanban-ek hainbat aukera ditu:
QR etiketak:
- QRak kodetzeko aholkularitza, bezeroek inprimaketa beren kabuz egin nahi badute.
- QR etiketen inprimaketa azkarra, ekanban-en web gunearen bidez.
RFID etiketak:
RFID etiketak edo tag-ak RFID irakurgailu edo hargailuetara irrati-maiztasunaren bidez bidalitako datuak biltegiratzen dituzten etiketa adimendunak dira.
kanban-ek RFID etiketen preskripzioa eskaintzen du, kasu bakoitzeko eskaera espezifikoak kontuan hartuta.
Beharraren arabera, hainbat etiketa mota (aktibo, erdipasibo, pasibo), tamaina, forma, kolore, babes eta abarri buruzko preskripzioa eta aholkularitza emateko prest gaude.
RFID etiketak inprimatu eta nahi den informazioarekin kodetzeko, RFID inprimagailuak behar dira. RFID inprimagailuek, beharrezko informazioa inprimatzeaz gain, RFID etiketa bakoitzeko txipean behar beste datu graba ditzakete.
- Ekanban-ek RFID inprimagailuetarako preskripzioa eskaintzen du, bezeroak bere sistema gara dezan eta bere RFID etiketak inprima ditzan.
- Ekanban-ek oinarrizko RFID inprimagailua (ZD500R) lagatzeko aukera ematen du.
- Ekanban-ek RFID etiketen inprimaketa azkarra eskaintzen du, Teklynx Central inprimaketa-plataformaren bidez, eta bertan bezero bakoitzak bere RFID etiketak oso erraz inprima ditzake.