ekanban – eskariaren iragarpen-modulua
Ekanban-ek gaurko teknika igarleetan eta beta fasean dauden beste batzuetan (Arima, Deep LSTM, LSTM…) oinarritutako iragarpeneko algoritmo aurreratuak garatzen ditu, gertatu baino lehen egingo diren kontsumoak iragartzeko. Horretarako, kontsumoen jokaera-ereduak ezartzen saiatzen da, iragarpenen asmatze-maila handitzeko.
Hornidura-katea kudeatzeko sistema tradizionalekin alderatuta, Ekanban-ekin algoritmo horien guztien emaitza zehatzagoak lor daitezke, kontsumoen benetako informazioa ematen duelako, eta, beraz, errealitatearen emaitza fidagarriagoa delako. Kontsumoen datu historikoak aztertzen dituzten algoritmoen bidez, kontsumoak aurreko urteetan izandako jokabidea aztertu eta gertatuko dena aurreikusten da. Erronka iragarpena fidagarria izatean eta gutxienez kasuen % 80rekin bat etortzean datza.. Etorkizuneko kontsumoa aurresateko aukerari esker, hartu beharreko erabakiei aurre har diezaiekegu (ekoizpena planifikatzea, materialak hornitzea…), egungo enpresa-kudeaketa aldatuz. Ekanban-ekin eta errealitatearen ezagutza horrekin, iragarpenen asmatze-ehunekoa handiagoa izan daiteke.