ZER DA EKANBAN

Ekanban hornidura-katea kudeatzeko tresna digitala da. Ekanban hornidura katearen kudeaketarako erreminta digitala da. Tresna hau bezeroen kontsumoak denbora errealean kontrolatzeko gai da, modu honetara material eta informazioaren fluxu sinkrono bat bermatuz. Honek hornidura katearen ikuspen osoa eta erreala ahalbidetzen du, era berean hornidura katearen integrazioa burutuz.

EKANBAN-EK hornidura eta ekoizpen inguruneak eraldatzen ditu, hornidura katearen eraginkortasuna bermatuz.

Prozesua

Ekanban sistemak funtzionatzeko, ezinbestekoa da bezeroek haien kontsumoen berri ematea hornitzaileei, denbora errealean.

Nola?

Hornitzaileak materiala identifikatzen du, QR edo RFID sistemaren etiketen bidez. Bezeroak etiketak irakurtzen ditu kontsumo bakoitzean. Irakurketa egiteko bi modu daude:
  • QR sistemaren kasuan, bezeroak smartphone batekin irakurtzen du kodea
  • RFID sistemaren kasuan, irakurketa automatikoki egiten da, RFID antenei esker.
Behin irakurketa eginda, sistemak lainoan lan egiten du automatikoki, eta denbora errealean jakinarazten ditu bezeroaren kontsumoak. Horrela, hornitzaileak haren ekoizpena planifika dezake, eta eskaera berria martxan jarri, bezeroaren informazio errealean oinarrituta.
Materialaren identifikazioa
Kontsumoaren kontrola
Hornidura katearen ikuspena eta gestioa denbora errealean

Stock mailaren eta material kontsumoaren ikusgaitasuna ematen du denbora errealean.

Hornitzailearen autokudeaketa sustatzen du.

Enpresaren barne planifikazioa eraginkorrago egiten du.

Kudeaketa-denborak murrizten ditu.

Horniketa bermatzen du, inbentario maila minimoak mantenduz.

Kontsigna biltegien kudeaketa optimizatzen du.

Logistika optimizatzen du, premiazko garraioen beharra nabarmen murriztuz.

Bezero eta hornitzaileen arteko epe-luzeko harremanak sustatzen ditu, euren arteko fidelizazioa sortuz.

Aplikazioak


Ekanban enpresa barneko hornitzaile eta bezeroen artean nahiz hornidura kateko agente ezberdinen artean aplikatu daiteke.