EKANBAN – ERP INTEGRAZIOA
Bezeroen ERPdun integrazioetarako XML fitxategien bidezko web-zerbitzua garatu da. Helburua da erabiltzailearen elkarrekintza txikiagotzea eta haren ERPko datuak erabiltzea ekanban-ekin integrazioak ezartzeko. Horretarako, ekanban-ek kontsumoak XML fitxategi batean biltzen ditu, eta hornitzailearekin FTP zerbitzari batean partekatu. Ondoren, hornitzaileak datuok automatikoki integratzen ditu bere ERPan. Materiala bidaltzean, beste XML bat sortzen da, ekanban-ken ere integratzen dena (horrela, prestatzen ari den materialaren kontsumoak bihurtu egiten dira).
Prozedura:
Materialaren kontsumoa emateko, bezeroak QR edo RFID etiketak irakurri behar ditu.
- Aldizka, ekanban-ek kontsumoen informazioari buruzko XML fitxategi bat kargatzen du FTP zerbitzari batera. Fitxategia kargatzeko aldia bezeroaren eta ekanban-en artean adosten da.
- Bezeroak XML fitxategia deskargatu eta bere ERP sisteman integratzen du.
- Bezeroak baieztapena bidaltzen du, XML fitxategia behar bezala deskargatu dela jakinarazteko.