This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Itzultzeko karreten monitorizazioa Ederfil Becker-en
4 May, 2021 | Orokorra
Ederfil Becker, Mondragon Korporazioko kooperatiba, ekanban sistemaren instalakuntza burutzen ari da bezeroetara bere produktua bidaltzeko erabiltzen dituen itzultzeko karreteen monitorizazioa burutzeko helburuarekin.
Karrete hauen kudeaketa hobetzeko xedez, hemendik aurrera, eta ekanban-en itzultzeko ontzikien moduluaren inplementazioari esker, Ederfil Becker-ek bere karreteen monitorizazioa eta segimendua burutu ahalko du denbora errealean, hauen egoera eta kokapena uneoro kontrolatuz.
Gainera, gaur egun proiektu hau hedapen fasean aurkitzen da, izan ere, Ederfil Becker-en hornitzaileen eta bezeroen katearen integrazioa eta digitalizazioa burutzea ere helburu esanguratsuetako bat baita.
Enpresei euren hornidura kateen kudeaketa optimizatzen laguntzen jarraitzen dugu!