This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
ARRAKASTA KASUAK
Ederfil Becker
Ederfil Becker Mondragon Taldeko kooperatibak 70 urte baino gehiago daramatza kobrezko eta aluminiozko eroale elektriko esmaltatu biribilak eta angeluzuzenak ekoizten, hainbat sektoretarako: automobilgintza, energia, transformadoreak, eolikoa, motor industrialak, sorgailu elektrikoak…
200 pertsonako lantaldea du, bi ekoizpen zentrotan banatuta: Legorreta eta Alegia, biak Euskal Herrian (Espainia iparraldean).
Bere sektoreko fabrikatzaile nagusietako bat da nazioartean eta bere produktuen % 80 mundu osora esportatzen du.
BEZEROAREN BEHARRA
Ederfil Beckerrek bezeroei kobrezko haria bidaltzeko erabiltzen diren bobina itzulgarrien gaineko kontrol handiagoa lortzeko beharra antzeman du. Itzulgarri horiek Ederfil Beckerren jabetzakoak dira, eta, beraz, egon daitezkeen hobekuntzak eta kontrol-puntuak identifikatu nahi dira, bobinak non dauden zehaztu ahal izateko eta horien jarraipena egin ahal izateko, horien stockaren zati bat galdu edo beste hari-hornitzaile batean buka ez dadin.
PROPOSATUTAKO IRTENBIDEA
Behar hori konpontzeko, Ederfil Beckerrek Ekanban irtenbidea aukeratu du. Hala, helburu nagusia RFID etiketatze- eta irakurketa-sistema bat instalatzea izan da. Sistema horrek Ekanban plataformara integraturik, bobinen monitorizazioa eta jarraipena eskaintzen ditu, eta denbora errealean ematen du horien informazioa eta kokapena.
EMAITZA
Galerak murriztea
Aktiboetan inbertsioak murriztea
Espazioan aurreztea
Inbentario arinagoak eta zehatzagoak
Kudeaketa-denborak murriztea
Aktiboen eta euren kokapenaren eta egoeraren gaineko ikusgarritasun handiagoa
EDERFIL BECKER-EN TESTIGANTZA
“Gure produktuan Ekanban sistema ezarrita, karreteen trazabilitatea izatea lortu dugu, eta horrekin une bakoitzean non dauden jakitea. Horrela, edozein premiaren aurrean nora jo jakin dezakegu. Ontzi bakoitzaren bizitza ezagutzea ere ekarri digu, edozein arazoren aurrean ondorioak atera ahal izateko. Aipatzekoa da, halaber, inbentarioak egitean eta horiek bistaratzean lortu den arintasuna.”

