RFID apalategiaren instalazioa Zepa Spa-n

19 April, 2021 | Orokorra

Zepa Spa-k, Orkli, S.Koop-en bezero italiarra eta Ekanban-en erabiltzailea, RFID apalategi adimendunaren instalazioa burutu du berriki.

Gaur arte, Zepak ekanban mugikor aplikazioa erabiltzen zuen Orkliri kontsumo gertakarien berri emateko, modu honetara, eskaera – birjarpen prozesua azkartuz. Bezeroa lortutako emaitzekin gustora (stockaren murrizketa, kudeaketa denboren murrizketa, ikusgarritasuna, kolaborazioa…), pauso bat aurrera ematea eta automatizazio handiagoa lortzea erabaki du RFID apalategien instalakuntza burutuz.

Apal adimendun honek stocken kudeaketa automatizatua egiten du denbora errealean, eta aldi berean, denbora errealean gertatzen diren kontsumo gertakariak ere antzematen ditu. Hori guztia, gizakien arteko elkarrekintzaren beharrik gabe.

Gainera, esan beharra dago, ekanban erraz instalatu eta azkar abiarazten den sistema dela, eta kasu honetan bezeroak instalazioa bere kabuz egitea ahalbidetu duela, ekanban teknikarien laguntza eta argibideei esker.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *